
Diseinu Mekaniko Ingeniaritza
Gure bezeroen beharrei soluzio integralak ematea helburu duen Ingeniaritza Mekanikoa gara. Produktuen eta prozesuen diseinuan eta kalkuluan kualifikazio eta eguneratze maila handia duen Ingeniaritza Saila daukagu, gure bezeroei aholkularitza emateko mota guztietako osagai mekanikoen diseinuan eta fabrikazioan, makinen eta soluzio integralen muntaketan eta automatizazioan dugun esperientziari esker.
Ideia bat daukazu? Zelan garatu ez dakizun kontzeptu bat?
Ez izan zalantzarik. Zure ideiak errealitate bilakatzen ditugu.
1.- Ideiaren Kontzeptualizazioa: Gure bezeroekin komunikazio aktibo ereduaren aldeko apustua egiten dugu. Euren beharrak entzuten ditugu, beraien arazoak identifikatu eta osagaien diseinua eta fabrikazioa optimizatuko dituzten hobekuntzak bilatzen ditugu.
2.- Ideia Gauzatzea: Gure Ingeniaritza Saila ideia berritzaile horiek kontzeptualizazio fasean diseinatzeaz eta kalkulatzeaz eta gure bezeroen exijentziak beteko dituen prototipora heltzeaz arduratzen da. *Diseinu eta geometria konplexu horien balioztapen azkarrerako, diseinuen funtzionaltasuna testatzeko aukera ematen diguten material plastikoen 3D inprimagailuak ditugu.
3.- Ideia Ekoiztea: Prezisiozko makinen eta mekanizatuen fabrikazioan, muntaketan eta automatizazioan dugun esperientziari esker, prototipo horien produkzioa eskaintzen diegu gure bezeroei. Oso tolerantzia dimentsional eta geometriko estuak eskatzen dituzten prezisio handiko pieza mekanizatuen eta azalerako akaberen garapenean espezializatuta gaude, azken belaunaldiko teknologiarekin.
Begiratu webgunea: Diseinu Mekaniko Ingeniaritza EGON.