Nor gara?
Mekanizazio zehatzean eta makineria berezia eraikitzen espezialistak.
Urte luzez irabazitako esperientziari esker, fabrikazio-ekoizpen osoan zehar lagundu eta aholkatu diezaiekegu bezeroei. 30 urteko esperientzia dugu mekanizazio zehatzean eta makineria berezia eraikitzen.
Zergatik gu aukeratu?
Ekoizpen-ahalmena
Bikaintasunaren aldeko apustua eta gure instalazioak dira proiektu handi eta konplexuak egiteko ahalmena ematen diguten bi faktore garrantzitsuenetakoak. Ekoizpen-aukera ugari eskaintzen ditugu.
Kalitatea eta berrikuntza
Askotariko makina espezializatuak ditugu eta, haiei esker, dimentsioari zein geometriari dagokionez mekanizazio-perdoi estua eskatzen duten prezisio handiko pieza mekanizatuak sortu ahal ditugu.
Arreta pertsonalizatua
Bezeroekiko komunikazio aktiboaren alde egiten dugulako. Bezeroen beharrei entzuten diegula eta proiektu bakoitzean laguntzen ditugulako soluzio eraginkorrekin. Guretzat garrantzitsuena bezeroen asebetetzea delako.
Gure Kalitate Politika
Beste enpresa batzuetatik bereizten gaituen zerbait baldin badago, gure Kalitate Politika betetzea da. Horrek kalitatea bermatzen du gure zerbitzu guztietan, eta gure lanaren ardatz gisa ulertzen dugu. UNE EN ISO 9001:2015 arauan oinarritutako Kalitate Politika
Instalazioak
UTIMESAk 4.000 m2 baino gehiagoko instalazio modernoak ditu, elkarri lotutako hiru pabilioitan banatuta eta 16 tonako zubi-garabiz hornituak. Pabilioi bakoitzak funtzio jakin bat du: Mekanizazio zehatza, mekanizazio handiak, makineria bereziaren fabrikazioa, erabiltzen hasteko prest dauden soluzioen biltegiratzea eta muntaketa eta funtzionamendu-probak.
Askotariko makina espezializatu modernoak edukitzeaz gain, UTIMESAk profesional handiz osatutako Sail Tekniko bat du bezeroei laguntzeko. Sail horretan antolatzen eta kudeatzen da fabrikako ekoizpen guztia.
UTIMESAko Historia
Hasiera umila.
UTIMESA 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen. Hasieran, mekanizazio-tailer txiki bat zen eta tokiko enpresei ematen zien zerbitzua. Luis Arregui Alaitza-k fundatutako enpresak hasiera-hasieratik egin zuen berrikuntzaren eta kalitatearen alde jardueraren ardatz nagusi gisa; izan ere, haren ustez, enpresaren balio gehigarri eta bereizgarria bezeroekiko arreta pertsonalizatuan eta kalitate nahiz zehaztasun handiko produktuan zetzan.
Urteek aurrera egin zuten, UTIMESAk esperientzia irabazi zuen eta zonaldeko enpresen hornitzaile garrantzitsu gisa finkatzen hasi zen. Horri esker, enpresa modu jasangarrian eta jatorrizko printzipioei jarraituz hazi zen.
2000 - 2013: Enpresaren hedapena eta modernizazioa.
UTIMESA familia baten inguruan sortu zen eta, ohikoa denez, belaunaldi-aldaketa gertatu zen UTIMESAko fundatzaile Luis Arregui Alaitzaren semeen esku.
Garai honetan, enpresak modernizazio-prozesua abiarazi zuen: instalazioak handitu zituen eta punta-puntako makina espezializatuak erosiz ekoizpen-ahalmena hobetu zuen.
Nolanahi ere, berrikuntzak egin arren, UTIMESAk oso argi izan du beti «enpresen benetako arrakasta pertsonetan dautzala». Hala, bere jatorrizko printzipioei jarraituz, urtez urte kopuruz handitzen doan langile gazte eta oso kualifikatuen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Izan ere, enpresaren garapenerako ezinbesteko alderdia dira.
Instalazioak handitzea
2013-2016: Garapen jasangarria eta instalazioak handitzea.
UTIMESA modu jasangarrian hazten jarraitzen du eta zenbait enpresa garrantzitsuren hornitzaile gisa finkatzen ari da nazioartean izandako hedapena dela medio. Hori dela eta, beste pabilioi bat eraikitzen hasi da, tamaina eta konplexutasun handiko lanak egiteko makina handiak jartzeko.
Jasangarritasunaren aldeko konpromisoa
Enpresek produkzio-ereduan aldaketak eragiteko daukaten erantzukizunez eta oinarrizko paperaz konturatu gara UTIMESAn, ingurumenarekin begirunetsu den eredu bat lortzearen alde. Horregatik, prozesuen optimizazioaren bitartez eraginkortasun energetikoa eta materiala hobetzeko erabakia hartu genuen, errentagarritasun ekonomikoa lortu nahian, eta gure enpresen erresilientzia etengabe aldatu egiten diren inguruetan sustatu nahian. Ingurumenaren aldeko konpromiso eta begirune horietan oinarrituta, barneko hobekuntzarako prozesua hasi da hainbat arlotan enpresaren jasangarritasunari eta erantzukizunari ekiteko. Ahaleginak eraginkortasun energetikoa lortzera teknologia garbien bitartez eta CO2 isuriak murriztera zuzenduko dira, hain zuzen ere.
Eraginkortasun energetikoa
UTIMESAk enpresa-erantzukizuna hartu du beti bere jardueraren ardatz, eta jasangarritasunaren eta ingurumenarekiko begirunearen aldeko apustua egiten duten aurrerapen teknologikoekin konprometituta egon da. Horregatik, 2018. urtearen hasieran ohiko argi guztiak aldatu eta LED argiak, jarri zituen UTIMESAk. Horri esker, eraginkorragoa da kontsumoari dagokionez, eta energia aurrezte handia lortu da.
Energia aurrezte hori, izan ere, eraginkortasun energetikoa, lortzeko proiektu berriaren hasiera izan zen, eta makineria berezia egiteko mekanizazio, muntaketa eta eraikuntza pabiloietan plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanak egin ziren.
2019an zehar, 2.300 m2 plaka fotovoltaiko instalatu eta abian jarri ziren UTIMESA enpresaren pabiloi nagusiaren teilatuan. Ekintza horri esker, enpresaren jarduerarako beharrezkoa den energiaren % 25a modu garbian lortzen da plaka fotovoltaikoen bidez, faktura energetikoa murriztuz eta energia berriztagarrien erabilera sustatzen lagunduz.
Lehenengo ekintza hori arrakastatsua izan zenez, UTIMESAk plaka fotovoltaikoen kopurua handitzea, erabaki zuen 2020an. Helburua hiru pabilioien teilatu guztiak estaltzea zen, enpresaren jarduerarako beharrezkoa den energiaren %59a modu garbian sortzeko.
UTIMESA harro dago bere produkzio-prozesuen hobekuntzan egunero aurrera egitearekin. Eraginkorragoa eta jasangarriagoa izaten lortu du, eta energia-kontsumoaren %75a modu garbian sortzeko helburua dauka orain.
ZERO CO2 Helburu
Itun Berdea
Klima-aldaketa gizakiak inoiz izan duen erronkarik handiena da eta, horregatik, aldaketa eragiten duten premiazko egintzak behar dira. Gainera, lehentasunezkoak izan beharko lirateke administrazio publikoan eta sozietate zibilean, baita enpresa-sarean ere.
Enpresek produkzio-ereduaren beharrezko aldaketa lortzeko daukaten erantzukizunez eta oinarrizko paperaz konturatu gara UTIMESAn eta, horregatik, eraginkortasun energetikoa hobetzearen eta produkzio-eredu jasangarriagoak eta eraginkorragoak lortzearen aldeko konpromisoa daukagu. Ondorioz, Vitoria-Gasteizko Udala horren buru den Itun Berdearekin bat egin nahi dugu, gure enpresa-jardueraren bidez ekonomia jasangarria sustatzen laguntzeko.
Itun Berdearekin bat egin duen enpresa
Baliabide natural gutxiago eta klimaren gaineko eragin txikiagoa eskatzen duten negozio-ereduak lortzeko lan egiten ari den enpresen arloko erakunde-elkartea.
Itun Berdea