Utimesa Elektrohigadura - hari bidez ebakitzeko makinarik handiena

Elektroerosioa

UTIMESAn Hari bidezko elektro-higadurak espezializatuta gaude. Gaur egun punta-puntako makineria dugu, gure bezeroei irtenbide berritzaileak eskaintzeko aukera ematen diguna.

Hari bidezko elektro-higadurak orain arte erabilitako teknologiak (broaching) ordezten ditu, mekanizatu berezien fabrikaziorako (adibidez: Fir Tree Slots). Horiek beharrezkoak dira goi presioko konpresoreetarako eta turbinen diskoetarako, lanabesen higadura hutsa delako; eta prozesu osoan kontrol zorrotzerako aukera ematen dutelako.

UTIMESAn, mundu osoko hari bidezko ebaketako makina handiena daukagu, dimentsio handiko piezak landu ahal izateko, erabat klimatizatuta dauden instalazioen barruan, egindako osagaien erabateko prezisioa eta kalitatea ziurtatzeko.

Horretaz gain, edozein gogortasun mailako metalak mekanizatzen ditugu (Titanioa, Altzairua, Inkonela, Superaleazioak), milimetro milaren bateko prezisiora arte. Saiakuntza probeten ebaketak eta estrakzioak eta motorren sekzionatua egiten ditugu.

Makina Neurriak XYZ
ONA AF130 Haria * 2000 x 1300 x 700
ONA AF35 Haria 600 x 400 x 400
ONA AF35 Haria 600 x 400 x 400

* Makina honek tamaina handiko piezak egiteko gaitasun handia du. Une honetan, munduko hari bidez ebakitzeko makinarik handiena da.

Top